XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ziritzan hegazkin istripuan hildako hiru frantziarren gorpuak ez dituzte oraindik aberriratuEfe /
ATZO Ziritzan (Nafarroa) gertatutako hegazkin istripuan hil ziren hiru frantziarren gorpuak Iruñeko Institutu Anatomiko Forentsean daude, Frantziara itzuli artea.
Oraindik bete gabe daude etxera bueltatzeko beharrezkoak diren tramiteak eta gorpuek Iruñean diraute.
Istripua atzoko eguerdi aldera gertatu zen, Iruñetik 12 kilometrora dagoen Etxauriko haitzean.
Hegazkina Gasteizera zihoalarik, putre bat jo eta hegal bat galdu zuen, lekuko baten arabera.
Planeatzen saiatu bazen ere, hegazkina lurrera erori zen zuzenean eta barruan zihoazen hiru frantziarrak hil egin ziren: 40 urteko Cristian Darles komandantea, Luxeilles Bainsekoa; Guy Emile Pierre Vidou, 47 urtekoa eta Sadourouyngoa; eta 37 urteko Jean Marice, Pariskoa baina Sadourouyn bizi zena.